Datuak babesteko Espainiako agentziak datuak babesteari buruzko gida argitaratu du
Datuak Babesteko Espainiako Agentziak datuak babesteari eta lan-harremanei buruzko gida argitaratu du.
Datuak Babesteko Espainiako Agentziak (AEPD) ‘Datuak babestea eta lan-harremanak’ gida argitaratu du, erakunde publiko eta pribatuei legeria egoki betetzeko laguntza-tresna praktikoa eskaintzeko.
Agentziak egin du gida, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak, patronalak eta sindikatuek parte hartuta.
Babes Erregelamendu Orokorra eta Datuak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoa (DBLO) aplikatzeak hainbat aldaketa ekarri ditu, bai langileen eskubideei dagokienez, bai enpresaburuek beren datuak bildu eta erabiltzeari dagokionez.
Era berean, gidak gero eta maizago planteatzen diren gaiak ere lantzen ditu, hala nola enplegatzaileak langilearen sare sozialak kontsultatzea, salaketen barne-sistemak (whistleblowing), lanaldiaren erregistroa, laneko jazarpenaren biktimen edo genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeen datuak babestea edo wearable teknologia kontrol-elementu gisa erabiltzea.