Atzera

Lan ikuskaritza: 2021-2023 plan estrategikoa

Lan Ikuskaritza: 2021-2023 Plan Estrategikoa

Lan Ikuskaritzak datozen urteetarako helburu estrategikoak plazaratu ditu.

1. Genero-bereizkeriari dagokionez, hauek dira helburu nagusiak:

  • Genero-diskriminazioak egiaztatzea lanbide-sustapenean, kontratazioan (aldi baterako kontratuen presentzia handiagoa emakumeetan) eta prestakuntzarako sarbidean.
  • Lanpostuen definiziorik dagoen, prestakuntzarako sarbiderik ez duen lanbide-kategoriarik dagoen eta jaiotza/kontziliazio eskubideak erabiltzeagatik kaleratzerik egon den egiaztatzea.
  • Genero-arrazoiengatiko diskriminaziotzat jo daitezkeen enplegu-eskaintzak kontrolatzea (bai lan-bitartekaritzako kudeatzaileek egindakoak, bai prentsako iragarki, eta komunikabideen orokorrean, internet eta abarren bidez jasotzen direnak, eta arreta berezia jarrita ETT eskaintzetan).
    Horretarako, iruzurraren aurkako borrokarako tresnaren erabilera areagotuko da eginbeharrekoen plangintzan, batez ere soldata-diskriminazioaren, familia-bizitzaren, bizitza pertsonalaren eta lan-bizitzaren kontziliazioaren arloan, eta enplegua lortzeko eta lanbide-sustapen diskriminazioaren arloan; halaber, administrazioko beste organo batzuekin lankidetza-hitzarmenak sinatzea sustatuko da, informazio garrantzitsuarekin (Zibersegurtasuneko Institutu Nazionala),
    lan-eskaintzetan hizkuntza ez-sexista erabiltzen dela zaintzea eta lehentasuna emanen zaio enpresa maskulinizatuetako eskaintzen kontrolari.

2. Soldata-berdintasuna. Helburu nagusia, ez dagoela generoagatiko diskriminaziorik soldatari dagokionez egiaztatzea da (zuzenean edo zeharkakoa). Era berean, arreta berezia jarriko zaio Langileen Estatutuko 28.2. artikuluan aurreikusitako soldata-erregistroa betetzeari.

3. Jazarpena prebenitzeko protokoloak. Jazarpena prebenitzeko eta jazarpena jasan dutenek egin ditzaketen salaketak edo erreklamazioak bideratzeko prozedura espezifikoak egiaztatuko dira. Jarraipena egingo da, 2 urtez, egoera horiek hauteman diren enpresetan.

4. Azpikontratazioa eta legez kanpoko lagapena zerbitzu-enpresetan. Zerbitzu-enpresetako subrogazio-prozesuak kontrolatuko dira, enpresa horietan, lana garatzen den baldintzetan, iruzurrezko aldaketarik eragin ez dezaten.

5. Lan-denbora eta lanaldiaren erregistroa. Lanaldi partzialeko kontratu irregularren zehapen-prozedura (benetan lan egindako orduak baino gutxiagogatik kotizatzen diren kasuak) Gizarte Segurantzan alta emanda ez dauden kasuetara hurbilduko da, lan-eskubideak urratzen direla kontuan hartuta (Gizarte Segurantzari iruzur egiteaz gain).

Kontrola ez da lanaldi partzialeko kontratu irregularren gainean bakarrik egingo, baizik eta lanaldi eta atsedenaldien geldi aldiak betetzea eta aitortu eta ordaindu gabeko aparteko orduak ere egiaztatuko dira.

“Plan Estratégico 2021-2023 de la Inspección de Trabajo y SS”