Atzera

Urruneko lana eta berdintasun plana

Hurruneko lana – Telelan legea – 2021/10 legea

COVID-19a dela eta, telelana egiten duten langileen portzentaia hazi da %5etik %30era. Honek, Langileen Estatutuko 13. artikulua aldatzea eragin du (2020/28 Errege Dekretu Legea).
2021eko uztailaren 11ean sartu zen indarrean legea.

Ez dira aldaketa asko izan aurreko Errege Dekretutik. Aldaketarik nabarmenena, isunen gogortzea izan da, telelan akordioa sinatzea ez betetze arren, legearen arabera.

Telelan eta hurruneko lanaren definizioa

Hurruneko lana, langilearen bizi lekuan edo hautatutako lekuan, lan zatio osoa edo zatia burutzea izango da.
Telelana, informatika sistemen bidez burutuko da.

Eragina duten langileak
Telelan legeak, erregimen orokorrean dauden langileei aplikatzen zaie.
Baldintza batzuk jasotzen dira:
 – Gutxienez lan jardunaren %30a modu honetara burutu beharko da
 – 3 hilabeteko epean edo dagokion portzentai mailan, kontratuaren iraupenaren arabera.

Berdintasuna hurruneko lana burutzen duten langileekin.

Hurrunetik lana egiten duten langileek eskubide, baldintza, soldata, promozio, kontziliazio berak izango dituzte, beraien aktibitatea presentzialki burutzen ez badute.

Adostutako baldintzak ezin izango dira modifikatu, bereziki soldata eta lan jarduna.  Konplementuetan, hurruneko lana kontutan izango da, langilea ez kaltetzeko.

Sexu jazarpen eta diskriminazio egoerak ekiditeko, neurriak hartu beharko dira.

Limiteak
18 urte baina gutxiagoko langileak, praktika/formakuntza kontratu dutenek, modalitate hontatik kanpo zeudenak, telelana burutu ahal izango dute, %50a presentzialki bada.

Telelana burutzeko akordioa sinatu beharra

Hurruneko lanak borondatezkoa izan beharko du bai enpresa eta bai langilearentzat.
Beharrezkoa da aurretiko akordio sinatua izatea.

  • Idatziz (hasierako kontratuan edo ondorengo dokumentu batean)
  • Hurruneko lana hasi aurretik
  • Baldintza aldaketak jaso beharko dira
  • Langileen Errepresentariei kopia bat aurkeztuko zaie 10 egun igaro baina lehen eta honek sinatu beharko du, aurreztu dela ziurtatzeko.
  • Akordioaren kopia bat, lan bulegora bidali beharko da 

 
Telelana burutzearen gastuak ordaintzea
Telelana burutzeko tresnak erraztu beharko dira, bai eta ezintasunen aurrean, laguntza zerbitzua.

12. artikuluaren arabera, enpresak, telelanaren eraginez jasandako gastuak ordaindu beharko ditu.
Lan hitzarmenean gastu hauen konpentsazioa erregularizatu ahalko da.

COVID-19 agatik telelanean dauden kasuetan ere, enpresak tresnak erraztu beharko ditu, eginkizunak burutu ahal izateko.

Akordioaren gutxieneko edukia.

Telelan akordioak jaso beharreko edukia ondorengoa izango da (7. artikulua):

  • Telelana burutzeko inbentarioa.
  • Gastuen zenbaketa eta gastuen konpentsazioaren zenbaketa, bai eta ordaindu beharreko momentua ere. Hau lan hitzarmenen erregularizatua izan daiteke.
  • Lan ordutegia eta erabilgarritasun arauak. 
  • Lan jardunaldi presentziala eta telelanaren banaketa. 
  • Zein lan zentruri dagokion
  • Nondik burutuko duen telelana. 
  • Itzulgarritasun egoera baliatzeko epeak.
  • Ezintasun teknikoen aurrean, eta telelana burutu ezin denerako prozedurak.
  • Enpresaren kontrol zerbitzuak, izan ezkero. 
  • Akordioaren iraupena
  • Enpresak emandako jarraibideak, langileen errepresentariekin aurretiko kontsultaz, datuen babes eta segurtasunerako, hurruneko lana burutzeko.

Covid-19agatik 2021/08/09 arte telelanean diharduten enpresak, ez dute akordiorik sinatu beharko.

Modu berezian, Errege Dekreu 2020/08, 5. artikuluaren arabera telelana indarrean jarri duten enpresek 2021/08/09 arte ez dute akordioa sinatu beharrik izango, ez eta Autonomi Erkidegoan pandemiak murrizketak eragiten baditu.

Ez bada murrizketarik eta telelanean jarraituko balitz 2021/08/09tik aurrera, akordioa sinatu beharko litzateke.

Datu pertsonalen tratamenduan arriskuen kudeaketari eta eraginaren ebaluazioari buruzko gida.

Datuak Babesteko Espainiako Agentziak (DBEA) Gida berria argitaratu du “Arriskuen kudeaketa eta eraginaren ebaluazioa datu pertsonalen tratamenduan“. Dokumentuak edozein tratamendu motari aurre egiteko modua jorratzen du, arrisku maila edozein dela ere. Gainera, arrisku handiko tratamendua behar den kasuetarako, Datuak Babesteko Eraginaren Ebaluazioa (DBEE) egiteko orientabideak eskaintzen ditu.
 
Gida hau datuen kontrolatzaileei, prozesatzaileei eta delegatuei zuzenduta dago.
 
Gidak hiru atal ditu:
1.- lehenengoan eskubideen eta askatasunen arriskuen kudeaketaren oinarriak deskribatzen dira
2.- bigarrenak, arriskuen kudeaketa aplikatzeko oinarrizko garapen metodologikoa biltzen du
3.- Hirugarrena EIPD bat egitea beharrezkoa den kasuetara bideratuta dago eta hori egiteko beharrezko jarraibideak biltzen ditu.
 

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren arabera (DBEO), tratamendu mota batek arrisku handia suposatzen duen guztietan, arduradunak eraginaren ebaluazioa egin behar du. Prozesu horri esker, erakundeek sistema, produktu edo zerbitzu batek pertsonen eskubide eta askatasunetarako izan ditzakeen arriskuak identifikatu daitezke, arrisku hori gutxitzeko helburuarekin.

Guía sobre la gestión del riesgo en el tratamiento de datos personales