Atzera

Ezintasuna duten langileen kontratazioa

Ezintasuna duten langileen kontratazioa

50 langile edo gehiagoko enpresek, langileen %2a, ezintasuna duten langileez osatua izan behar da (ezintasun maila onartua, %33a edo handiagoa izan behar du).

50 langile edo gehiagoko enpresa den kalkulatu ahal izateko, 12 hilabeteetan izan den langile kopurua hartu behar da kontuan.

Enpresen betebeharra da, urteko lehen hiruhilekoan, ezintasuna duten langileen komunikazioa egitea Lan Bulegora.
Komunikazioarekin betetzeko, idatzia aurkeztu daiteke, langile ezinduen informazio eta kontratazio datarekin. Euskadin, komunikazio hau, telematikoki kudeatzen da.

Jazarpen protokoloa.

Orokorra

100 langiletik gorako enpresek, berdintasun plana izan behar dute, eta 50 langile baina gehiagoko enpresek, jazarpen protokolo plana izan beharko dute 2022ko martxotik aurrera.

Enpresak 50 langile baina gutxiago baditu, ez dago salbuetsita lanean gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorra bermatzeko neurriak hartzetik:

Legeak, gainera, sexu-jazarpena eta sexuaren araberako jazarpena prebenitzeko prozedura zehatzak arbitratzera behartzen du, baita mota honetako jazarpena jasan dutenek egin ditzaketen kexak edo erreklamazioak bideratzera ere (jazarpen protokoloa egitea).

Jazarpen prokoloa ez izatea, arau-hauste larria izango da. Isuna 626 eta 6.250 euro artekoa izan liteke.

ERRENTA eta ONDARE kanpaina

Zergak

Apirilean, errenta eta ondare kanpaina indarrean abiatuko da.

Foru aldundi bakoitzak adierazten ditu datak:

Araban, apirilaren 7tik uztailaren 5/16ra,  mugikortasunaren arabera.
Arabako Foru Aldundiko link-a

Bizkaian apirilaren 6 tik ekainaren 30era.
Bizkaiko Foru Aldundiko link-a

Gipuzkoa apirilaren 6tik ekainaren 30era.
Gipuzkoako Foru Aldundiko link-a