Lantokiko jazarpen protokoloa
Lantokiko jazarpen protokoloa beharrezkoa da enpresa guztientzat, langileen kopurua kontuan izan gabe, bai eta berdintasun plana eduki beharra izan hala ez.
Bestalde, “Lan protokolo” informearen arabera, Espainian enpresen %25ak dute berdintasun plana eta %35ak jazarpen protokoloa.
Jazarpen protokoloak, izan behar dituen neurriak, lantokiko jazarpena prebenitzea, ekiditea eta ezabatzea dira, sexu zein arrazoi moralengatik. Horrela, prozedura jakin bat izan behar da eta langileei jakinarazi behar zaie jarraitu beharreko urratsak lantoki jazarpena denuntziatu ahal izateko.
Protokoloa langileen errepresentariekin negoziatu behar da eta enpresako langile guztiak izan behar dira kontuan (barne zein kanpo langileak). Gainera, berdintasun planaren barnean erantsi daiteke.
Noiztik da beharrezkoa lantokiko jazarpen protokoloa izatea?
1995/31 Lan Arrisku Prebentzio legetik dago betebeharra. Bertan, enpresei lan baldintzak hobetzera behartzen zaie. Lege hau ez da lan istripu fisikoak murriztu eta ekiditeko bakarrik, arrisku psikosozialentzat ere bai.
Lege hau, hainbat lege bidez garatua izan da; 2019/06 Errege Dekretu legea, martxoaren 1eko 2007/07 Lege Organikoa gizon eta emakumeen berdintasun inguruan, eta urriaren 13ko 2020/901 errege dekretua, non berdintasun planak eta erregistroak erregularizatzen diren. Maiatzaren 28ko 2010/713 Errege Dekretua aldatzen da, lan hitzarmenen depositua eta lan akordio kolektiboak. Guztiek, bereziki, sexu protokoloei egiten die adierazpena.
Hau guztia dela eta, (enpresak langile bakarra izanik ere), betebehar batzuk ditu, lantokiko jazarpenaren protokoloa izan beharraren inguruan, lan arrazoi, sexu edo diskriminazioagatik
Tenperatura lanean
1997/486 Errege Dekretuak, barne lanak burutzeko, gutxieneko segurtasun eta osasun baldintzak jasotzen ditu. III eranskinean, gutxieneko eta gehienezko tenperaturak jasotzen dira:
- 17 eta 27ºC, lan sedentarioetarako
- 14 eta 25ºC, lan arinentzat
Hezetasuna %30 eta %70 artean izan beharko da. Salbuespen moduan elektrizitate estatikoa pilatzen den lokaletan, gehienez %50ekoa izango da.
Kanpoan lana eginten duten kasuentzat, lege hutsunea dago, nahiz eta kanpo aldean arrisku handiago iz