Atzera

TicketBAI

TicketBAI

Zergak

TicketBAI Euskal autonomia erkidegoko hiru Foru Aldundiek batera abiatu duten proiektu bat da, eta 2022 urtetik aurrera egongo da indarrean zergadun guztientzat.

TicketBAI-ek zergadun guztiak fakturak fakturazio programa homologatuen bidez prestatu eta bidaltzera behartzen ditu.
Foru Aldundi bakoitzak bere web orrialdean programa homologatuen zerrenda bat argitaratu du.

TicketBAI sisteman sartzeko epea dagokizun Foru Aldundiaren eta bertan informatuta duzun jardueren araberakoa izango da.

 – Araban, 2022 urtean zehar pixkanaka zergadun guztiak sisteman sartzen joango direla diote, baina ez dute datu gehiagorik eman oraindik. Ez dute araudia argitaratu ezta ere. Datozen hilabeteetan egingo dutela ulertzen dugu.

 – Bizkaian, zergadun guztientzat TicketBAI 2022ko urtarrilaren 1etik aurrea derrigorrezkoa izango da.

 – Gipuzkoan, 2022ko urtarrilaren 1ean Zerga kudeaketako profesionalentzat izango da derrigorrezkoa. 2022ko martxoaren 1etik aurrera, Jarduera Profesionalak gehituko dira sistemara. 2022ko maiatzaren 1etik aurrera Txikizkako merkataritza, Ostalaritza, eta Ostatze sektorea gehituko dira. 2022ko urriaren 1ean, Eraikuntza, Higiezinetako sustapena, Garraioak eta Jolas, kultura eta pertsona arloko zerbitzuak gehituko dira. Azkenik, 2022ko abenduaren 1ean, Fabrikazioa, Handizkako Merkataritza, Telekomunikazioa, Finantza enpresak eta Artistak gehituko dira TicketBAI sistemara.

Ondorengo Web orrietan informazio gehiago duzue eskuragai:

Arabako Foru Aldundiko link-a

Bizkaiko Foru Aldundiko link-a

Gipuzkoako Foru Aldundiko link-a